Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Antigone edo ezetzaren beharra - Horman Poster

Antigone edo ezetzaren beharra

Horman Poster

 

Antigone.
Anti: ezezkoa edo kontrakoa.
Gone: Malgua, moldagarria.
Antigone: Moldaezina.

Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtetan garai guztietara gehien moldatu den obra dela jakitea. Antigone omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz
taularatu izan. Gu ere moldaezinak izango ote gara? Horrelako prologo baten bitartez, Anouilh-ek, Antigone hiltzera zihoan emakume bat bezala aurkezten zuen bere bertsioan. Zambranok, aldiz, profezia hitzarekin lotzen du Antigonaren presentzia. Gaur egun Zizek-ek, belardi trinkoaren erdian, bakarrik agertzen den arroka mehe eta arraro bat gixa irudikatzen du. Brecht eta Sofoklesek, zuzenean ez dute prologorik idazten.
Guk, beste batzuen hitzak bilduta, prologo arraro hau egin dugu. Dena esanda dagoela onartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direlakoaren apologia eginez. Bestela, zertatarako obra klasiko batetik abiatu?

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Kamara beltza
- 18 PC 1000W
- 2 PC 2000W
- 8 PAR cp61
- 12 RECORTE 25/50º
- 2 RECORTE 15/30º -
- Kontrol mahaia
- Soinu mahaia- PA + monitoreak. Konpainiak dakarrena: haririk gabeko mikroak eta eszenografia