Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Aioko - Zurrunka Teatro

Ikuskizun didaktikoa, non itzaleak argia erakusten duten.

Aioko irlako biztanleek, aniztasunak, naturarekiko errespetuak eta bizitzaz gozatzeko denbora libreak izan dezakeen balioa ahaztu dute. Aspaldi irla alai bat izan bazen ere, orain iluntasuna haien bihotzen jabe da. Bizilagunek baztertu dituzten bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu protagonistak.

Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, Jenioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.

Antzezlan hurbila, atsegina eta dinamikoa. Familia giroan elkarbizitzari buruzko hausnarketa egiteko gonbita.

3 urtetik aurrerako publikoarentzat

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Gutxieneko espazio eszenikoa: 4,5 sakon x 5 zabal x 2,5 altuera
- Iluntasuna
- Argi toma
- Muntaia: 6 ordu inguru
- Desmuntaia: ordubete