Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - 80 amandre - Dorleta Kortazar
 

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

Ez du behar teknikorik.
Antzoki handia bada, mikroa (solapa edo diadema) soilik.